Aurten ere Calibre .38 aldizkariak ohore handiz jardun du Genero Beltzaren gaineko Lanbro Beltza Topaketak antolatzen, nahiz eta aurten topaketok, birusa dela kausa, 2.0 moduan egin diren: hiru mahai-inguru grabatuta, YouTuben daude ikusgai.
Halaber, Plentziako Udalak urtero antolatzen duen Nazioarteko Ipuin Lehiaketa ere egin dugu aurten. Sari nagusia 300 eurokoa delarik, zortzigarren deialdi honetan parte hartzaile kopurua inoiz baino handiagoa izan da. Ipuin irabazlea eta beste lau finalistak bildu egin ditugu pdf batean; doan deskarga dezakezu hurrengo esteka sakatuta.